Ez erosi larrurik, animaliek bizitzeko behar dute.


Larrugintza industriak urtero 60 milioi abere akabatzen ditu; horietatik, 40 milioi baserrietatik datoz eta gainerako 20 milioiak ehizaren bidez harrapatzen dituzte. Gainera, larrugintzarako balio ez duten beste 60 milioi abere tranpa horietan erotzen dira. Horiek guztiak hil egiten dira era batera edo bestera: itota, odolustuta, gosez, zepotik ihes egin ezinik, elektrokutatuta, gaseztatuta edo bizirik larrututa. Industriarentzat kezka bakarra etekin ekonomikoa da.

Ez dute kontuan hartzen abere horiek sufritu egiten dutela, zeuk eta neuk bezala beraiek ere nerbio-sistema baitute. Mina, larritasuna eta ondoeza sortzen dizkiguten gauza guztiek beraiei ere berbera sortarazten diete.

Iledun larru gehienak bizitza osoan zehar kaiolan giltzapetuta dauden animalietatik datoz. Gatibutza hazkuntza bezala ezagutzen da eta pairatzen duten animalientzat erailtzen dituzten egunean bukatuko den kondena da. Bisoiei 40x40x50 zm-tako kaiolatan biziarazten zaie. Animali horientzat mugitzeko gaitasuna ia ezinezkoa da. Nekez eman dezakete bira eta estresa, larritasuna eta bere buruarekiko edo besteenganako lesioak sortzen dizkiete.

Larruzko BEROKI BAKAR BAT fabrikatzeko hauxe behar da:

20 fokakume, 8 foka nagusi, 17 katamotz, 6 lehoinabar, 15 ozelote, 12 otso, 60 bisoi, 60 lepahori, 20 azeri, 20 igaraba, 30 kastore, 30 mapatxe, 250 katagorri, 300 txintxilla…
Horrez gain, berriki salatu denez, Europak eta EEBBek Txina bezalako herrialdeetatik txakur eta katuen larruazalekin egindako arropa ugari inportatzen dute.

Abereak hiltzeko teknikak beraien larruazalari kalterik egin gabe:

· Lepoa eskuz bihurritzea.
· Itotzea, kutxa batean sartzea, gero CO2-az betez. 30 minutu pasatzen dira aberea hiltzen den arte.
· Aberea elektrokutatzea: gantxo batekin lepotik zintzilikatu, ahoan eta uzkian elektrodo bana sartzeko.
· Buruz behera zintzilikatu eta buruan mailu batez jotzea.

Manipulazio genetikoari esker, aberehazleek kolore berriak eta umaldi handiagoak lortu dituzte. Baina mutazio horiek demorzioak eta tarak sortarazi dituzte. Ugaltze-makina bihurtuta, tortura irudikaezinak pairatzen dituzte. Aske bizi direnean 20 eta 50 km2 bitarteko lur-esparrua duten abereek baserrietan 40 x 60 zm-ko kaioletan bizitzera behartuta daude.

Ez erosi larrurik, animaliek bizitzeko behar dute.



Zer egin dezakezu animaliak laguntzeko



1. Erasotzeari usteko erabakia hartu


Animalia askok begikotasuna eta gupida-sentimenduak pizten dizkigute. Hala ere, pertsona gehienak egiten ari direnaz ia konturatu gabe animalia-esplotazioarekin bat egiten ari dira. Animaliak gure onurarako eta nahi dugunerako gure esanetara daudela sinestea irakasten digute haurtzarotik, beraien sufrimendua, kaiola eta baserrietako itxialdiak eta heriotza axola gabe.



SuBeraien bizitza gurea guretzat den bezain garrantzitsua da beraientzat. Hori da gure bizitzan errespetuzko eta indarkeriarik gabeko jarrera hartzen dugunean aitortzen duguna. Zergatik ez egin?

Animaliei laguntzeko lehen pausoa erasotzeari uztea eta gizakien jabetzako objektu edo salgai sinpleak balira bezala erabiltzeari uztea izango litzateke. Beganismoa egoera honen aurrean jarrera etikoa da: animalia jatorriko produktuak kontsumitzeari uko egiten zaio. Elikaduraz gain (begetarianismoa), erositako arropa, higiene eta garbiketako produktuak edo animalien esplotazioarekin erlazionaturiko edo animalietan testaturiko bestelako kontsumo gauzak.

2. Beste batzuk animaliei erasotzeari uzteko erabakia hartzen lagundu


Jendearen pentsamoldea aldatzen ez badugu, ez dugu animaliek sufritzen duten egoera aldatzea lortuko. Animaliek hilda eta esklabo bezala bukatzen jarraituko dute beste pertsonek espezismoa, animaliekiko harremana eta errespetua birpentsatzera animatzen ez baditugu.

Batu zaitez animalien eskubideen mezua informazio mahaietan eta kaleko ekintzetan hedatzera. Bereziki komunikabideetan izandako eraginarekin, gizartearen zati garrantzitsu batera iristea lortzen dugun komunikazio-kanpainak, ekintza jendetsuak eta manifestazioak antolatzen ditugu. Zure laguntza behar dugu ekintza horiek arrakasta izateko. Horretarako guztirako, zure laguntza ezinbestekoa dugu.

Animalistak-en inguruan


Animalistak animalien askapenerako mugimenduan barruan dagoen antolakuntza bat da, zeinak kontzientziazio eta aktibismo mailan lan egiten duen animaliek gizakiaren espezie berdinekoak ez direlako sufritzen duten diskriminazio morala errotik kentzeko helburuarekin.

Gizartea aldatzeko helburuarekin komunikazio eta aktibismo kanpañak burutzen ditugu. Aktibismoaren bitartez kontzientziazio lana beharrezkoa da espezismoa baztertu eta Animalien Eskubideak errespetatzen dituztenen kopurua ugaritu dadin. Horretarako egiten dugu lan gizakien helburuetarako erabiltzen diren animalien egoera ezagutzera emanaz, komunikatuz eta zabalduz beste pertsona batzuek ere sentsibilizatu daitezen, beren ohiturak, jarrera espezistak zalantzan jarri ditzaten eta albo batera utzi.

Ikusi kanpaina SUFREN.org


Kontaktatu

Bete honako formulario hau edo idatzi info@sufren.org postara Animalistak taldearekin kontaktatu nahi baduzu.